Berria.eus (@berria) 's Twitter Profile
Berria.eus

@berria

BERRIAren kontu ofiziala. FBen eta IGen Berriaegunkaria; YTB-en BerriaTB.

Egin zure ekarpena: berria.eus/babestuberria - Aldi hau kontatzeko.

ID: 8631152

linkhttp://www.berria.eus/ calendar_today03-09-2007 21:01:01

291,291K Tweet

93,93K Followers

1,1K Following

Berria.eus (@berria) 's Twitter Profile Photo

Astillero eta Zumaia sailkatu dira Euskotren Ligarako, eta San Juan eta Ares Eusko Label Ligarako. Lehia estuagoa izan da gaur emakumezkoen estropadan. Gizonezkoetan, San Juan Aresi gailendu zaio, eta San Pedrok mailaz jaitsi da. julen otaegi leonet berria.eus/kirola/astille…

Berria.eus (@berria) 's Twitter Profile Photo

Kablearen Eguna ospatu zuten atzo Araitzen. Ibarreko herritarrek belarra Malloeta menditik haranera edo baserrietara eramateko sistema zaharra gogoratu zuten: altzairuzko kableak erabili ziren aurreko mendean. kristina berasain tristan berria.eus/bizigiro/belar…

Berria.eus (@berria) 's Twitter Profile Photo

Zizur Nagusiko Udalak kudeatutako puntu moreak hainbat sexu eraso salatu ditu herriko festetan. Elkarretaratzea deitu dute gaurko 20:00etarako, Foruen Plazan. berria.eus/euskal-herria/…

Jon O. Urain (@olano_urkia) 's Twitter Profile Photo

Eskoziako erreferendumak jende asko politizatu zuen, alderdi indepeak indartu ziren; baina mugimendu independentista ere bai? azken 10 urteez eta #indyref2 espektatibez Berria.eus-n berria.eus/mundua/errefer…

Berria.eus (@berria) 's Twitter Profile Photo

Kolonbiako Gobernuaren datuen arabera, gutxi gorabehera 8,6 milioi behartutako desplazamendu egon dira herrialdean gatazka hasi zenetik. Nazioarteko hamaika ekintzailek karabana humanitarioa antolatu dute, hango errealitatea ezagutzeko. Mikel Garcia Martikorena berria.eus/mundua/kolonbi…

Berria.eus (@berria) 's Twitter Profile Photo

✍️🏽 'Argitasuna', Elisenda Casañas-Adam Centre of Constitutional Change erakundeko zuzendariaren #Analisia, Eskoziako 2014ko independentzia erreferendumaz 👇🏽 berria.eus/mundua/argitas…

✍️🏽 'Argitasuna', Elisenda Casañas-Adam Centre of Constitutional Change erakundeko zuzendariaren #Analisia, Eskoziako 2014ko independentzia erreferendumaz 👇🏽
berria.eus/mundua/argitas…
Berria.eus (@berria) 's Twitter Profile Photo

Txinaren hazkundearen moteltzeak enplegu aukerak txikitu ditu, eta gazteak ez daude prest nolanahiko lanpostuak onartzeko. Pekingo gobernua trikimailuak egiten ari da gazteen langabezia tasa txikitzeko. Olatz Urkia berria.eus/ekonomia/langa…

Berria.eus (@berria) 's Twitter Profile Photo

Futbol zale bat hil da bart Anoetan izandako eroriko baten ondorioz. Buruan kolpe gogorra hartu du, eta Donostiako Ospitalean hil da. Ertzaintza heriotza ikertzen ari da. berria.eus/euskal-herria/…

Berria.eus (@berria) 's Twitter Profile Photo

Bereziki disfrutatzeko apeta du Jose Maria Asin aktoreak oholtza gainean dagoelarik. Erretiraturik badago ere, oraindik «antzerkiaren mertzenario» dela esan du. 'Tasio' pelikulan parte hartzeagatik egin zen ezagun. Iñaki R. Mendoza berria.eus/bizigiro/bigar…

Bereziki disfrutatzeko apeta du Jose Maria Asin aktoreak oholtza gainean dagoelarik. Erretiraturik badago ere, oraindik «antzerkiaren mertzenario» dela esan du. 'Tasio' pelikulan parte hartzeagatik egin zen ezagun.
<a href="/inaki_rubio99/">Iñaki R. Mendoza</a> 
berria.eus/bizigiro/bigar…
Berria.eus (@berria) 's Twitter Profile Photo

✍️🏼 'Gurpildun motxilak', Maialen Akizuren #Jira zutabea. Irakurri osorik BERRIAn 👇🏼 berria.eus/iritzia/jira/g…

✍️🏼 'Gurpildun motxilak', Maialen Akizuren #Jira zutabea. Irakurri osorik BERRIAn 👇🏼
berria.eus/iritzia/jira/g…
Berria.eus (@berria) 's Twitter Profile Photo

Camila Cañeque artista eta idazleak hil aurretik bukatutako 'La última frase' saiakera eman dute argitara. Guztira, 452 azken esaldi biltzen dituen artefaktu bat da, puzzlea eta/edo jolasa. berria.eus/kultura/azken-…

Berria.eus (@berria) 's Twitter Profile Photo

SNPk hamarkadotako hauteskunde nagusitasuna galdu zuen uztaileko Erresuma Batuko Komunen Ganberarako bozetan. Besteak beste, Eskoziako boto emaile batzuek jarrera aldatu baitute: independentistek ez dute nahitaez alderdi independentistetara jotzen. berria.eus/mundua/indepen…

Berria.eus (@berria) 's Twitter Profile Photo

ETB1ek 'Ametsen arbola' saioa estreinatuko du gaur, 22:00etan. Xabier Madariaga arituko da aurkezle, eta haurren ametsak betetzeko lanetan. 'Ur handitan' erreportaje saioko atal berriak grabatzen arituko da datozen hilabeteetan. Urtzi Urkizu berria.eus/komunikazioa/e…

ETB1ek 'Ametsen arbola' saioa estreinatuko du gaur, 22:00etan. Xabier Madariaga arituko da aurkezle, eta haurren ametsak betetzeko lanetan. 'Ur handitan' erreportaje saioko atal berriak grabatzen arituko da datozen hilabeteetan.
<a href="/urtziurkizu/">Urtzi Urkizu</a> 
berria.eus/komunikazioa/e…
Berria.eus (@berria) 's Twitter Profile Photo

Laugarren diskoa kaleratu berri du Fontaines DC taldeak: 'Romance'. Punk doinuak atzean utzita, soinuaren bilakaera jarraitu batean dabil taldea. Pasioen analisi bat egiten saiatu dira, mundua «erortzen ari den» bitartean. Urko berria.eus/kultura/mundua…

Berria.eus (@berria) 's Twitter Profile Photo

Txinak erretiroaren adina atzeratu du, langile kopurua handitzeko: gizonezkoena 63 urtera atzeratuko da, eta 55 eta 58 urtera, berriz, emakumeena. Seme-alaba bakarraren politikak asko bizkortu du biztanleriaren zahartzea. Iker Aranburu berria.eus/ekonomia/txina…

Berria.eus (@berria) 's Twitter Profile Photo

✍️🏼 'Kafka eta polizia guardakoa', Edorta Jimenezen #BegiakLau zutabea. Irakurri osorik BERRIAn 👇🏼 berria.eus/iritzia/begiak…

✍️🏼 'Kafka eta polizia guardakoa', Edorta Jimenezen #BegiakLau zutabea. Irakurri osorik BERRIAn 👇🏼
berria.eus/iritzia/begiak…
Berria.eus (@berria) 's Twitter Profile Photo

'Bou Bizkaia'-ko arraunlariek eskura zuten Eusko Label ligako denboraldi batean lortutako banderen errekorra haustea. Hala izan da Portugaleteko estropadan: hamalaugarrena eskuratu dute, eta inoiz baino puntu gehiago ere lortu dituzte. julen otaegi leonet berria.eus/kirola/eusko-l…